Itxi

Politika

Konstituzioaren 155. artikulua

Rajoy: 'Ez nuke Kataluniako autonomia bertan behera utzi nahi'

Agentziak | Erredakzioa

Konstituzioaren 155. artikulua erabili behar ez izatea espero duela esan du Espainiako Gobernuaren presidenteak, eta “zuhurtziaz” eta “neurriz” jokatzeko eskatu du.

1:14

Kataluniako alderdi soberanisten proiektu independentistari aurre egiteko, Konstituzioaren 155. artikulua erabili eta autonomia bertan behera utzi behar ez izatea espero duela esan du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak.

?Ez litzaidake erabaki hori hartzea gustatuko?, esan du Rajoyk SER irrati katean, eta ?zuhurtziaz? eta ?neurriz? jokatzeko eskatu du.

Kataluniako Parlamentuan atzo aurkeztutako proposamen independentistaren aurrean, ?urduritasunez? ez jokatzearen alde egin du Espainiako presidenteak, baina Estatuko zerbitzu juridikoek horretarako baimena eman bezain laster helegitea aurkeztuko dutela aurreratu du.

"Gobernuak badaki zer egin behar duen"

?Gobernuak badaki zer egin behar duen?, azpimarratu du Rajoyk, eta hartu beharreko erabakiak hartzeko beldurrik ez dutela izango nabarmendu du.

Rajoyren hitzetan, Espainiaren batasuna, subiranotasun nazionala eta espainiarren arteko berdintasuna bermatzeko tresna nahikoak jasotzen ditu Konstituzioak. Horrela, erabakiak ?neurriz? eta gertatzen denaren arabera hartuko dituztela azaldu du.

Proposamen horren aurrean helegitea aurkezteko aukerari dagokionez, urduri ez jartzeko eskatu dio presidenteak Ciudadanosi. Hartu beharreko erabakia zerbitzu juridikoek esan bezain laster hartuko dutela adierazi du agintariak.

"Ez du aurrera egingo"

?Lehenengo gauzak aztertuko ditugu, eta, ondoren, erabakiak hartuko ditugu, hanka-sartzerik eta itxurakeriarik gabe?, azaldu du. Espainiar guztiei lasaitasuna eskatu die; izan ere, prozesu independentistak ?ez du aurrera egingo?, Rajoyren esanetan.

Gobernuak legea aplikatuko duela esan du Espainiako Gobernuaren presidenteak, baina Gobernuak horri aurre egiteko zein neurri hartuko dituen ez du argitu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena