Politika -

Kataluniako prozesua

PPk eta PSOEk bat egingo dute, Kataluniako independentismoaren aurka

Mariano Rajoyrekin bildu ostean, Pedro Sanchezek esan du “Estatuak beharrezkoak diren neurri guztiak” hartu behar dituela legea eta Konstituzioa defendatzeko.

Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez Moncloa Jauregian bildu dira. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy eta Pedro Sanchez Moncloa Jauregian bildu dira. Argazkia: EFE
Rajoy Sanchezekin bildu da erronka independentistari aurre egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Estatu independentea sortzeko adierazpenaren aurrean, Alderdi Popularrak eta PSOEk bat eginda jardutea adostu dute.

Auzitegi Konstituzionalak ebazpen horren harira erabakitzen duena Kataluniako Parlamentuak errespetatu eta bete egingo duenaren itxaropena agertu dute Mariano Rajoyk eta Pedro Sanchezek, eta, ondorioz, Kataluniako autonomia bertan behera uztea bezalako neurriak hartzea beharrezkoa izango ez litzatekeela esan dute.

Rajoyk eta Sanchezek batzarra egin dute Moncloa Jauregian. 45 minutuz egon dira bilduta eta biek uste dute Junts pel Sik eta CUPek onartutako adierazpen independentistaren ondorioz Kataluniako Parlamentua ?legez kanpo? geratu dela.

Gauzak horrela, Espainiako Gobernuak ebazpen horren aurka Auzitegi Konstituzionalera jotzeko erabakia babestu du. ?Independentismoa orden konstituzionalari eta legalitate demokratikoari desafio egiten ari zaio, eta horren aurrean Estatuak eskura dituen bitarteko guztiak abian jartzeko eskubidea dauka; areago, neurri guztiak hartzera derrigortuta dago?, nabarmendu du.

Auzitegi Konstituzionalera jotzeaz harago, Espainiako Gobernuak balizko beste neurririk hartzea ere babestuko ote duen galdetuta, Sanchezek esan du ez direla gauzak aurreratu behar eta epaia atera arte itxaroteko eskatu du.

Horrez gain, gai honetan Alderdi Sozialista une oro informatuta izateko galdegin dio Rajoyri, erantzuna modu ?koordinatuan? eta ?proportzionaltasunez? emateko asmoz.

Amaitzeko, Sanchezek azpimarratu du  Kataluniako egoera ?krisi politiko? bat den heinean, ?konponbide politikoa? eman behar zaiola, abenduaren 20ko hauteskundeen ondoren.

?Legea eta Konstituzioa defendatzen ditugun irmotasun berarekin konpondu behar dugu krisi politiko hau?, erantsi du.

Bilera Espainiako erregearekin

Bestalde, Pedro Sanchez Moncloa Jauregian hartu ostean, Espainiako erregearekin bildu da Mariano Rajoy.

Zarzuela Jauregian egindako bileran, Kataluniako adierazpen independentistari aurre egiteko Espainiako Gobernuak prestatu duen bide-orria azaldu dio Rajoyk Felipe VI.ena erregeari.

Mariano Rajoy Felipe VI erregea EFE

Mariano Rajoy Felipe VI erregea EFE

Felipe VI erregeak Zarzuela Jauregian hartu du Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Espainako Gobernuaren presidente ohia Kataluniako erreferenduma gaur Pedro Sánchez bideoak Eguneko albisteak Kataluniako hauteskundeak