Politika -

Segurtasun Saila

Ertzaintzak 'akats' baten ondorioz lotu du Peio Sanchez ETArekin

Ertzaintzak Peio Sanchez ETAko kidetzat jo du eta zenbait komunikabidek haren argazkia publikatu dute.

Peio Sánchez durante la comparecencia ofrecida en Pamplona. Foto: EiTB
Peio Sánchez durante la comparecencia ofrecida en Pamplona. Foto: EiTB
Peio Sanchezek ETAko kide izatea ukatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi du ez dagoelako inolako txostenik “Peio Sanchez Mendaza ETAren jarduerekin lotzeko”. Hortaz, Ertzaintzaren webgunean gaur haren argazkia publikatu izana “nahigabe egindako akatsa” izan dela azpimarratu du.

“Akats” horren ondorioz, zenbait komunikabidek Peio Sanchezen argazkia argitaratu dute, ETAko kidea zelakoan. Segurtasun Sailak aitortu du “egiazko oinarririk gabeko informazioa" dela.

Gauzak horrela, Peio Sanchezek agerraldia egin du arratsalde honetan Iruñean eta erakunde armatuarekin lotzen duten informazioak “erabat faltsuak” direla nabarmendu du.

Ertzaintzaren eta berria zabaldu duten hedabideen aurka auzitegietara jotzea aztertuko duela jakinarazi du.

Peio Sanchez: “Oso haserre eta oso kezkatuta nago”

Ezker abertzaleko eta LABeko ordezkariek lagunduta egin duen agerraldian, Sanchezek aitortu du “oso haserre” eta “oso kezkatuta” dagoela gertatutakoagatik.

Bizitza “normala eta publikoa” egiten duela azpimarratu du, eta horren erakusgarri, ezker abertzaleak Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde egindako prentsaurreko masiboan (300 lagunek hartu zuten parte) izan zela adierazi du.

Ertzaintzak eta zenbait komunikabidek “jomugan” zergatik jarri duten jakin nahi duela esan du. “Polizia-operazio bat egiteko bidea prestatzen ari ote dira?”, galdetu du.

“Publikoki eta berehala” zuzentzeko exijitu die Ertzaintzari eta berria zabaldu duten hedabideei.

Bestalde, Jaione Carrera abokatuak esan du Ertzaintzaren azalpena ez dela onargarria, ezta erabat sinesgarria ere, “Peio Sanchez ETAko kidea ez dela frogatzea erraza delako”.

Gertatutakoa “akats larria” izan dela eta modu arduragabean jokatu dela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken ordukoa