Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Ebazpen independentistaren inguruko erabakia, Aldizkari Ofizialean
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur bertan argitaratu du Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Parlamentuak onartu duen ebazpen independentistaren inguruan hartu duen erabakia.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako ebazpen independentista bertan behera uzteko hartu zuen erabakia argitaratu du gaur bertan Estatuko Aldizkari Ofizialak, Auzitegiak Espainiako Gobernuak jarritako helegitea tramitera onartu ostean.
Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gobernuaren helegitea onartu zuen atzo, eta, Konstituzioaren 161.2 artikuluan oinarrituta, bertan behera utzi du 5 hilabeterako Parlamentuaren ebazpen independentista.
Era berean, ebazpen independentistarekin aurrera jarraituz gero, erantzukizun penalak eskatuko dizkiela ohartarazi die Auzitegi Konstituzionalak Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteari, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteari eta beste 19 goi-karguduni. Espainiako Gobernuak berak eskatu dio ohartarazpen hori egitea.