Politika -

Auzitegi Nazionala

Bakaikuko alkatea eta zenbait bizilagun deklaratzera deitu dituzte

EH Bilduk uste du zitazioa herriko jaietan euskal presoen eskubideen alde egin zen ekimen batekin lotuta egon daitekeela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu ditu Egoitz Urritza Bakaikuko alkatea (EH Bildu), bi zinegotzi eta beste hiru bizilagun, “terrorismoa goratzeko” delitua egin dutelakoan.

Agindua Santiago Pedraz epaileak eman du eta azaroaren 20an deklaratu beharko dute.

EH Bilduk ohar batean esan duenez, Auzitegi Nazionalak ez du zitazioaren arrazoia argitu, baina Bakaikuko jaietan “euskal preso politikoen eskubideen defentsan” egindako ekimen batekin lotura izan dezakeela uste dute.

Bakaikuko Udala ezohiko bilera deitu du azaroaren 18an, gertakari hau salatzeko.

EH Bilduk gogora ekarri du azken hilabeteetan hainbat kargu publikori leporatu dietela “terrorismoa goratu izana”. “Aukera politiko zehatz bat eta, ondorioz, prozesu politiko jakin bat kriminalizatu eta epaitu nahian dabiltza”, kritikatu dute.

Koalizioak azpimarratu du euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena “gizartearen gehiengoak” konpartitzen duela eta hori ezin daitekeela “delitu” bihurtu.

“Oker dabiltza; gizarteak presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraituko du”, erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Nafarroa gaur Presoak argazkiak EH Bildu Nafarroa Eguneko albisteak