Politika -

Nafarroako Ospitalean

Uxue Barkosi ebakuntza egin diote, lindefema bat kentzeko

Orain, gutxienez 48 orduz etxean egon beharko du, atseden hartzeko, eta, ondoren, bere medikuak erabakiko du noiz itzuli ahalko den lanera.

Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako presidenteak senda-agiria jaso du ospitalean, lindefema bat kentzeko ebakuntza egin ostean.

Barkosi atzo egin zioten ebakuntza, Nafarroako Ospitalean, 2011n pairatu zuen bularreko minbiziari aurre egiteko tratamenduak eskuineko eskuan eragin zion lindefema kentzeko.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean egin zioten ebakuntza, anestesia orokorra emanda, eta dena ondo atera zen.

Orain, gutxienez 48 orduz etxean egon beharko du, atseden hartzeko, eta, ondoren, bere medikuak erabakiko du noiz itzuli ahalko den lanera. Benda bat jarri diote eskuan, eta besoa trailan (lepotik beso-euskarri batez eutsita) eraman beharko du egun batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroako albisteak Uxue Barkos bideoak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua