Politika -

ETAren aurkako borroka

Ertzaintza hasi da Hendaiako komisarian lan egiten

Dagoeneko bertan diharduten Espainiako eta Frantziako poliziekin elkarlanean arituko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza gaur hasi da Hendaiako komisarian lan egiten, hala erabaki baitzuten Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainiarrak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak iragan abenduan egin zuten bileran, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Horrenbestez, dagoeneko bertan diharduten Espainiako eta Frantziako poliziekin elkarlanean arituko dira ertzainak.

EAEko Segurtasun Batzordeak, Erandion abenduaren 28an egin zuen bileran, Ertzaintza Hendaiako Polizia eta Aduanako Kooperazio Zentroan barneratzea adostu zuen.

Ares buru duen Sailak azaldu duenez, Ertzaintza Hendaiara eramatea "beharrezkoa zen nazioarteko polizia zentroaren helburua betetzeko; hori dela eta, Barne Ministerioari eskaria egin zitzaion".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea