Politika -
Bartzelonan
José María Mendiluce zendu da, eurodiputatu sozialista ohia
84 urte zituela hil da, hezurretako endekapenezko gaixotasun baten ondorioz.
Agentziak | Erredakzioa
José María Mendiluce, idazlea, politikaria eta artikulu-idazle izandakoa, 64 urte zituela hil da gaur Bartzelonan. Hezurretako endekapenezko gaixotasun baten eraginez. Hala jakinarazi du El Periódico de Catalunya egunkariak.
Mendilucek lan handia egin zuen Balkanetan. 90eko urteetan antzinako Jugoslavia banatu zuen gerrako krimenak salatu zituen handik.
Hori egin aurretik, 1980an, Namibia eta Angolan lan egin zuen Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioarentzat (ACNUR). 1994an, eurodiputatu hautatu zuten, PSOEren zerrendetan, eta 1999an, kargua errepikatu zuen.
Mendiluce Madrilen jaio zen 1951ko apirilaren 14an. Planeta Eleberri Sariko finalista izan zen Pura Vida lanarekin, eta sariaren zenbatekoa ingurumenaren aldeko ekimenetara bideratu zuen. 1999an, Greenpeace Internacional erakundeko presidente hautatu zuten, baina ez zuen kargua hartu eurodiputatu gisa ari zelako.