Politika -

Bilbao European Encounter

Erronka berrien aurrean estrategia bateratzeko deia, Urkulluk Europari

Defentsa, atzerri politika eta elkartasun alorretan estrategia bateratua adosteko eskatu dio Urkulluk EBri, terrorismoari eta errefuxiatuen krisiari aurre egiteko.

Aburto, Urkullu eta Rementeria Bilbao European Encounter ekimenaren inaugurazio ekitaldian. EFE
Aburto, Urkullu eta Rementeria Bilbao European Encounter ekimenaren inaugurazio ekitaldian. EFE
Mehatxu terroristaren aurrean estrategia bateratua eskatu du Urkulluk

0:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mehatxu terroristari edota errefuxiatuen krisiari aurre egiteko estrategia partekatua adosteko dei egin dio Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasunari, Bilbao European Encounters nazioarteko kongresuaren hasiera ekitaldian. Horren esanetan, "ez da posible erdizkako batasuna mantentzea", eta Europar Batasunak larderia gehiegi eta potentzia gutxiegi du.

Defentsa, atzerri politika eta elkartasun alorretan estrategia bateratua adosteko eta bakearen aldeko kulturan inbertitzeko deia egin du Urkulluk.

2001eko irailaren 11ko atentatuen ondotik izan diren atentatuei eta terrorismo globalari aurre egiteko, Europan bat eginda jardutea eskatu du lehendakariak.

Urkulluren esanetan, baloreetan, berdintasunean, bakearen kulturan inbertitu behar da, "Euskadin garatzen ari diren esperientzien ildo berean". "Gure erronkak bakearen kultura sustatzea eta gatazkak, giza eskubideen urraketak eta era guztietako indarkeriak saihesteko jendearen kontzientzia eragitea dira", gaineratu du.

Ildo horretan, "Europak bat eginda eta kanpora begirako ahots bakar batekin jardun behar du,", lehendakariaren ustez. "Ez da posible denbora luzez erdizkako batasuna mantentzea", nabarmendu du. Are gehiago, Europak larderia gehiegi eta potentzia gutxiegi duela adierazi du.

Iñigo Urkulluren ustez, adostasunak lortzeko eta konponbideak bilatzeko gaitasunaren baitan dago Europako proiektuaren zilegitasuna, bereziki, ondorengo gaietan: segurtasuna, errefuxiatuen krisia, terrorismoa edota ongizate estatuari eusteko saiakera. "Europa aurreratu, sozial, demokratiko eta eragilea lortzeko, batasuna eta bat-egitea behar dira", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu biografia Europako herrialdei buruzko albisteak Jihadismoa Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak