Politika -
Auzitegi Nazionala
Goñi Narvaezen kontrako epaiketa, Torremolinosko atentatuagatik
109 urteko kartzela-zigorra eskatzen dute horrentzat, Malagako hiri horretan dagoen Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako erasoagatik.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak Juan Jesus Narvaez Goñi ETAko kidea epaituko du gaur, eta Fiskaltzak 109 urteko kartzela-zigorra jartzeko eskatuko du, 1991ko apirilaren 16an, Jose Luis Urrusolo Sistiagarekin batera, Torremolinosko (Malaga) Guardia Zibilaren kontrako atentatua egitea egotzita. Lau pertsona zauritu ziren eraso hartan.
Jesus Alonso fiskalak lau hilketa saiakera, kalte terroristak eragitea eta matrikulak faltsutzea egozten dizkio.
Ministerio Publikoak Madrid taldeko kide izatea egozten dio Narvaez Goñiri, eta Katalunia eta Andaluzia arteko kostaldean izandako atentatuen ardura izatea.