Politika -

Katalunia

Kataluniari FLA osoa eta epe bakarrean ordaintzea onartu du Montorok

Generalitateak 3.034 milioi euro jasoko ditu. Hasieran, Ogasunak 10 epetan egin nahi zuen ordainketa.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren Ogasun Ministerioak onartu egin du Erkidegoen Likideziarako Funtsean (FLA) parte hartzen duten erkidegoei 7.889 milioi euro ematea, Kataluniari barne.

Generalitateak 3.034 milioi euro jasoko ditu, ordainketa bakar batean, Ogasunak hasieran 10 epetan egin nahi zuen arren.

Cristobal Montoro ministroak azaldu duenez, Kataluniako Gobernuak kobratzeko baldintzak bete dituelako aldatu dute irizpidea.

Atzo, Generalitateak Auzitegi Gorenera jotzea erabaki zuen, Ogasunak dirua emateko baldintzen aurka salaketa jartzeko. "Diskriminazio arbitrarioa eta onartezina da", kritikatu zuen Andreu Mas-Corell Ekonomia kontseilariak, eta dirua "ordaintzeko" eskatu zion Mariano Rajoyren gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia Eguneko albisteak