Politika -

Katalunia

Generalitatea: 'Adierazpena politikoa denez, epaiak ez du eraginik'

Neus Muntek azpimarratu du Kataluniako Parlamentuak onartutako adierazpena politikoa dela eta, beraz, bertan esandakoa beteko dutela.

Neus Munte
Neus Munte
Munte: 'Konstituzionalak hartutako erabakiak ez du prozesua geldiaraziko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neus Munte Generalitateko presidenteorde eta bozeramaileak esan du, Auzitegi Konstituzionalak adierazpen independentista baliogabetu arren, “testu horren ondorio politikoak geldiezinak” direla.

Kataluniako Parlamentuak onartu zuen ebazpena “bere osotasunean” mantenduko dutela esan du. Ildo horretan, gogoratu du testuan Espainiako Gobernuarekin elkarrizketak izatearen alde egiten zuela, baina Muntek aitortu du elkarrizketa hori ezinezkoa dela, Madrilgo Exekutiboak berak egin zuelako adierazpenaren aurka.

Bestalde, irailaren 27ko hauteskundeen ondorioa Kataluniako Parlamentuan independentistek gehiengoa dutela eta Auzitegi Konstituzionalak herritarren nahi hori zapuztuko ez duela agindu du.

Horrenbestez, Generalitateak Kataluniako Parlamentuaren mandatua betetzeko asmoa berretsi du. “Adierazpena politikoa, eduki politikoz betetakoa”, azpimarratu du.

Alabaina, ebazpen independentista indarrean jartzeko baldintza bat jarri du: Kataluniako Gobernu berria osatzea, independentzia lortzeko araudia aplikatzen hasi ahal izateko.

Horrenbestez, CUPi ohartarazi dio Artur Masen inbestidurari buruzko akordioa lortzea ezinbestekoa dela. “Estatuarengandik etor daitezkeen eraso guztiei bermeekin aurre egin ahal izateko Kataluniak Gobernu berria behar du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniaren independentzia Kataluniako hauteskundeak Artur Mas albisteak Kataluniako Generalitatearen azken ordukoa