Politika -

PSE-EE

Patxi Lopez: "EAJk azken bagoian amaituko du legislatura"

Lehendakariak zerga-sistemaren inguruko debate "lasaia" egitea proposatu du, "ezin ditugulako suediar zerbitzuak izan afrikar zergekin; bateraezinak dira".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak EAJk "marko politikoa gainditzean" herritarrei dagozkien gaietaz hitz egitea baino "interes handiagoa" izatea deitoratu du.

Halaber, jeltzaleak "buru direla esaten duten bitartean", legislatura "azken bagoian" amaituko dutela adierazi di.

Bilbon egin den Batzorde Nazionalean, jeltzaleei elkarrizketa egiteko proposamenaren aurrean, EAJk "eurei interesatzen zaien marko politikoaren inguruan eztabaidatzen jarraitzea" deitoratu du Patxi Lopezek, "bere etorkizuna zehaztu nahi duen gizarte bati interesatzen zaizkien" gaiak eztabaidatu beharrean.

"Bakoitzak bere ardurak onartzeko eta herrialde honekin dituen konpromezua zein den erabakitzeko ordua da. Bakoitzak berean jarraitzen badu, norberaren interesetan, edo pausu bat eman eta laguntza eskaintzea erabakitzeko unea da. Ez gaude Gobernuarentzako laguntza eskatzen, herrialdearekiko konpromezua eskatzen ari gara", azpimarratu du Patxi Lopezek.

Debate lasaia

Lehendakariaren arabera, Suediak dituen zerbitzuak nahi ditugu, zergak aldiz, Afrikakoak bezain baxuak eta hori ezinezkoa da.

Egungo sistema iraunkorragoa izan dadin, zerga-bilketarako politikaren inguruan eztabaida zabaltzea proposatu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea