Politika -

Zigorra bete ostean

Auzitegi Nazionalak Aitor Elizaran atxilotzeko agindua eman du

Elizaran ostiralean kanporatu zuen Frantziak, baina Barajaseko aireportura eraman zutenean aske utzi zuten, haren kontrako atxilotzeko agindurik ez zegoelako.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Aitor Elizaran preso ohia bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman duen, joan den ostiralean  Frantziak kanporatu egin zuela eta libre geratu zela jakin eta gero.

Frantziako Justiziak ezarritako espetxe-zigorra beteta, kanporatu egingo zutela jakinarazi zioten Espainiako Gobernuari, baina Elizaran Madrileko Barajas aireportura eraman zutenean haren kontrako atxilotze-agindurik ez zegoenez, aske utzi behar izan zuten.

Europa Press agentziaren arabera, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak txosten kontrajarriak egin zituzten, ustez Elizaranek ETArekin zuen loturaren harira, eta, ondorioz, Fiskaltzak ez zuen haren aurkako kautelazko neurririk eskatu.

Gauza horrela, Auzitegi Nazionalak orain agindu du Elizaran atxilotzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Presoak bideoak ETA albisteak Eguneko albisteak