Politika -
Katalunian
Politikagintzarako bidean beste pauso bat eman du Laportak
Gaur eguerdian zabaldu dute Laportaren web orrialdea. Bartzelona futbol taldeko presidenteak bere web gunean idatzitako lehen artikuluan ez du argitu politikara "salto" egingo duen ala ez.
Erredakzioa
Batek baino gehiago aurreratuta zuenez, Joan Laporta Barcelona futbol taldeko presidenteak Kataluniako politikagintzarako bidean beste pauso bat eman du gaur, laporta2010.cat web orrialdearekin: Dena den, datozen hauteskundeetan bere burua hautagai aurkeztuko ote duen ez du argitu.
Gaur eguerdian zabaldu dute web orrialdea; hala ere, lehen orduetan bertan sartzea zaila izan da, behar bada, web orrialdean sartu nahi izan diren internauten kopuru handia zela eta.
Bartzelona taldeko presidentetza bukatzen duenean politikara jauzia emango ote duen ez du argitu Laportak bere web orrialdean idatzitako lehen artikuluan. Dena den, "Katalunia oso bat eraikitzeko eskailerako beste maila igotzea da", azaldu du Laportak.
"Herriaren alde egiteko unea heldu da" leloa dauka artikuluak; bertan "baikortasunez etorkizunari begiratu" behar dela dio Laportak, "gure askatasuna behin betiko lortzeko".