Politika -
Sari instituzionala
Gernikako Arbolaren Gurutzea emango diote Aguirre lehendakariari
Eusko Jaurlaritzak EAEko sari gorena emango dio Aguirre lehendakariari eta 36ko Gobernu taldeari, hurrengo larunbatean, martxoak 6, Lehendakaritzan izango den ekitaldian.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea Aguirre lehendakariari emango diola aditzera emango du gaur, Radio Euskadik aurreratu duenez.
Aurten Aguirre lehendakariaren heriotzaren 50. urtemuga ospatzen da eta gaurko Gobernu kontseilu bileran sari horren berri emango dute.
Gernikako Arbolaren Gurutzea EAEko sari gorena da eta 36ko Eusko Jaurlaritzako gobernu taldeko beste hamar kideak ere omenduko dituzte, hala, beraien senideei diplomak emango dizkiete.
Ekitaldia hurrengo larunbatean, martxoak 6 izango da Lehendakaritzan. Patxi Lopez lehendakaria izango du buru eta saritutakoen familiarrak eta ordezkari instituzionalak izango dira.