Politika -
Erakusketa
Ramon Rubialek utzitako ondarea aldarrikatu du Eusko Legebiltzarrak
Ramon Rubial Fundazioak antolatu du erakusketa eta bertan Historia eta euskal gizartearen oroimen kolektiboa berreskuratzeko helburua duen hainbat testu eta argazki agertzen dira.
Erredakzio
Ramon Rubial agintari sozialistaren eta Euskadiko Kontseilu Nagusiko (1978an sortutako aurre gobernua) presidentearen oroimenez antolatutako erakusketa da ''Ramon Rubial lehendakaria. Euskadiren oroimena''. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearen hitzetan, "Euskadi guztion artean eraikitzeko Rubialek hasitako lana bukatu gabe dago, beraz lanean jarraitu behar dugu".
Rubial (1906-1999) Erandion (Bizkaia) jaio zen eta PSOEko presidentea izanda (Frankoren diktaduran klandestinitatean zegoen alderdia berrantolatzen lagundu zuen) 1978an Euskadiko Kontseilu Nagusiko presidente izendatu zuten. Erakunde horrek Gernikako Estatutua egiten eta askatasunak berreskuratzen lagundu zuen.
Erakusketa Gasteizko Legebiltzarrean dago. Erakusketaren aurkezpenean izan dira, besteak beste, Arantza Quiroga eta Lentxu Rubial senatari sozialista eta Ramon Rubialen (bere aitaren) fundazioko presidentea.
La exposición consta de varios paneles con textos y fotografías "para la Historia y para la memoria colectiva de la ciudadanía vasca", según consta en la documentación aportada por la Fundación Ramón Rubial.
Historia eta euskal gizartearen oroimen kolektiboa berreskuratzeko helburua duen erakusketa honek hainbat testu eta argazki berreskuratu ditu.