Politika -
Auzitegi Nazionala
Tratamendu psikiatrikoa jasoko du ETAren biktimak iraintzeagatik
Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio biktimak Internet bidez iraindu zituen sevillarrari.
Erredakzioa
Sevillar bati urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak, Internet bidez ETAren biktimak iraintzeagatik. Horrez gain, zentro mediko batean bi urtez tratamendu psikiatrikoa hartu beharko du.
Akusatuak aldakortasun emozionala zuen, eta hori aringarritzat jo du auzitegiak, izan ere, gertakari konkretuen aurrean bultzaden kontrola gal dezake, baina jokabidea legez kanpokoa dela ezagutzeko "baliabide psikologiko nahiko" dituela uste du.
2006ko martxoaren 30etik 2008ko urtarrilaren 21era, Libertad Digital eta Veloxia Network atarietako foroetan ETAren ekintzak babesten eta biktimak umiliatzen zituzten iruzkinak idatzi zituen Losadak, Auzitegi Nazionalaren arabera.
Besteak beste, "ez dakit biktimen gainean kaka egin edo irribarre egin", "espainiar bat hanka barik uztea atsegina ematen du" edo "zuek burdin mordo baten erdian lehertuta ikustea gustatzen zait, biktimak negar egiten ikustea gustatzen zait", idatzi zituen akusatuak.