Politika -
Izendapena
Felix Monteira, Komunikazioko estatu-idazkari berria
Maneiro "Publico" egunkariaren zuzendaria izan da orain arte eta Nieves Goicoecheak arazo pertsonalak direla eta utzi duen kargua hartuko du.
Erredakzioa
Ministroen Kontseiluak bihar onartuko du Nieves Goicoecheak Komunikaziozko estatu-idazkari kargua uztea eta Feliz Monteira, orain arte "Publico" egunkariaren zuzendaria izan dena izendatuko du idazkari berria, gobernu iturrien arabera.
Nieves Goicoecheak adierazi duenez, arazo pertsonalak direla eta utziko du kargua, bi urtez Komunikaziozko estatu-idazkaria izan ondoren. Goicoechearen hitzetan, Gobernuan lan egitea esperientzia onuragarria izan da.
Goicoechea Fernando Moraleda ordezkatu zuen 2008an.
Maraña, "Publico"ren zuzendari berria
Jesus Maraña izango da "Publico" egunkariaren zuzendari berria. Orain arte zuzendari ordea zen Maraña.
Maraña "Interviu" aldizkariaren zuzendaria izan zen 2007an "Publico" egunkariaren zuzendari ordearen kargua hartu arte. "Publico" egunkaria sortu zenerik hirugarren zuzendaria da Maraña.