Politika -
Presoen kartelak jartzeagatik
Aske utzi dituzte Ibarran (Gipuzkoa) atxilotutako bi gazteak
Terrorismoaren apologia egitea egotzi die Herrizaingo Sailak.
Erredakzioa
Bi lagun atxilotu dituzte gaur goizean Gipuzkoan, Ibarran, ETAko presoen irudiak eta Jarrairen sinadura zituzten kartelak jartzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Arratsaldean, aske utzi dituzte, deitzen dituzten bakoitzean epaitegira joateko betebeharrarekin
11:40 aldera egin ditu atxiloketak Ertzaintzak Euskal Herrian kalean eta terrorismoaren apologia egitea leporatu die.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea