Politika -
Indarkeria eta baketzea
Rubalcaba: "Posible da Poliziak ETArekin amaitzea"
Horrez gain, indarkeria desagertzen denean "doitze-politiko bat" egon beharko dela esan du. ETA desagertu ostean "euskal herritarrek eta gainerako espainiarrek erabakiko dugu zer egin", erantsi du.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcabak uste du Poliziaren lana ezinbestekoa izango dela "indarkeria erabiltzen dutenak baztertzeko eta ETArekin bukatzeko". Alabaina, indarkeria amaitzean "doitze-politiko bat" egongo dela azaldu du.
"Demokraziak milaka bide, legalak, paralegalak erabili ditu ideologia hori (ezker abertzalearena) joko-arauetan sartzeko eta posible da Poliziak azken ahalegina egitea hori lortzeko; baina doitze-politiko bat dago, gertatzen ari dena ikustea besterik ez dago, eta doitze hori ondoren egingo da", adierazi du.
"Poliziak laguntzeko marjina dago? Bai, dudarik gabe; Poliziak behin-betiko indarkeria erabiltzen dutenak baztertzeko aukera dago? Bai, dudarik gabe, baina indarkeria amaitzen denean euskal herritarrak eta gainerako espainiarren artean erabakiko dugu zer egiten dugun", azpimarratu du.
Abesti batekin alderatu ditu ETA eta Batasunaren arteko harremana
Barne ministroak bide polizialari eman dio garrantzia, "beste formula batzuk" ere erabili direla, baina huts egin dutela adierazi du. Porrot horren arrazoia ondoko dela esan du: "ETAn dauden politikoenak ezin dira militarrenak gabe bizi eta militarrak ezin dira politiko gabe egon. Amaralen abestiak laburbiltzen du ''Zu gabe ez naiz ezer''. Alde bi horien arteko haustura ezin izan dugu inoiz lortu", deitoratu du TVEn egindako elkarrizketa batean.
Venezuelarekin afera
Bestalde, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ETAren eta FARCen arteko ustezko harremanaren inguruko ikerketan "espainiar justiziari lagundu behar" diola esan dio Venezuelako gobernuari.
Rubalcabak talde bien arteko frogatutako kolaborazioren bat egon dela azpimarratu du. Venezuelak kontu horretan izan duen esku hartzeari dagokionez, "permisibo hitza hori definitzeko egokiena" den zalantzak dituela zehaztu du.
Zentzu horretan, Venezuelako iraganean ETAko kideen hainbat estradizio ukatu dituela gogoratu du eta horietako batzuk Venezuelako herritartasuna lortu ez zezaten esku hartu behar izan zuela Espainiako gobernuak.