Politika -
Ekitaldi politikoa
Euskadi "nazio bat" bezala gobernatzea eskatu dio EAJk Patxi Lopezi
Basaurin egindako ekitaldi batean Ortuzarrek aurreko lehendakari batzuengandik "ikasi behar" duela adierazi dio Eurko Jaurlaritzako buruzagiari.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak aurreko lehendakariengandik "ikasi behar" duela adierazi dio Patxi Lopezi eta Euskadi "etorkizun askea izan behar duen eta herritarren borondatearen menpe bakarrik egon behar duen nazio bat" bezala gobernatu dezala eskatu dio.
Ortuzarrek ekitaldi politiko batean parte hartu alderdiko kideen artean Basaurin. Eusko Jaurlaritzak Jose Antonio Agirre lehendakariari egindako omenaldia aprobetxatuz, Ortuzarrek "Lopez jaunak Agirrerengandik asko ikasi behar" duela ohartarazi du.
EAJko agintariak adierazi duenez, "egoerarik txarrenetan, herrialdeak unerik txarrenak igarotzen zituenean, ziurrenik azkeneko ehun urtetan, nazionalista batek, abertzale batek, Agirre lehendakariak guztiontzako eta guztiekin gobernu bat egitea lortu zuen". "Lopez jaunak ez du horrelakorik egiten jakin, edo ez du egin nahi izan", gehitu du Ortuzarrek.
Patxi Lopez "herrialdea hau erregio bat balitz bezala gobernatzen ari da, txarto gainera", adierazi du Ortuzarrek. "Aurretik agindu duten lehendakariengandik ikasi behar du eta Euskadi nazio bat bezala gobernatzen ikasi behar du, etorkizun askea eta herritarren borondatearen menpe bakarrik dagoen nazio bat bezala".