Politika -

Abiadura Handiko Trena

AHTren lanetako bi indus-makinari su eman diete Zaratamon

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, nahita piztutako sua izan da. Aresek erasoa gaitzetsi du eta Abiadura Handiko Trenaren lanak "terrorismoak ez dituela gelditu ez atzeratuko" nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren lanetan ari ziren bi indus-makinari sua eman diete Zaratamon (Bizkaia). Herrizaingo Sailak adierazi duenez, nahita piztutako sua izan da eta garabiak suntsituta geratu dira.

Herrizaingoren arabera, segurtasun indarrek 01:50ak aldera jaso dute abisua eta indus-makinak erretzen ari ziren lekura joan diren arren, ezin izan dute ezer egin. Ertzaintzak erasotzaileek erabilitako sistema zein izan den ikertzen ari da.

"Terrorismoak ez ditu lanak geldituko"

Rodoldo Ares Herrizaingo sailburuak Zaratamoko erasoa gaitzetsi du eta Abiadura Handiko Trenaren lanak "terrorismoak ez dituela gelditu ez atzeratuko" nabarmendu du.

Era berean, erasoaldi honen egileei adierazi die "azkenaldian atxilotu dituzten terroristen zerrendan beraiek ere aurki egongo direla; hortaz ziur egoteko eta aurrekoak bezala, Justiziaren esku jarriko dituztela beren delituak espetxean ordaindu ditzaten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea