Politika -

Arrasaten

Isaias Carrasco omendu dute bere heriotzaren bigarren urteurrenean

Ekitaldian PSE-EEko hainbat agintari eta kargu publiko egon dira Carraskoren senideekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi sozialista hil zutenetik bi urte bete direnean omenaldia egin diote Arrasaten. Bertan, Patxi Lopez lehendakaria egon da eta ETAk "ez duela inoiz" euskaldunen "oraina eta geroa baldintzatuko" adierazi du.

"Inoiz bizi nahi izan genuen aroaren amaiera ikusten ari gara", adierazi du Patxi Lopezek Arrasaten. Ekitaldian PSE-EEko hainbat agintari eta kargu publiko egon dira Carraskoren senideekin batera.

Omenaldia Navas de Tolosa kalean egin da, bertan hil zutelako zinegotzi sozialista.

"Bi urte pasa dira, baina dagoeneko bere hiltzailea kartzelan dago", gogorarazi du Lopezek, "hori delako Zuzenbide Estatu batek biktimen eta euren senideen mina erakusteko duen modua".

Halaber, ETAren "amaiera ahalik eta lasterren gertatzeko neurriak" martxan jartzen ari direla azpimarratu du Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea