Politika -
TSJPVko buruzagi berria
"Elkarrizketa ilegaltzat jotzeko saioa" ez zitzaion atera Piñeirori
Pello Urizar EAko idazkari nagusiaren ustez, garrantzitsua da TSJPVko presidentearen aukeraketa "politikak eskua sartu gabe" egitea.
Erredakzioa
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak EAEko "atari politikoan gertatzen ari den aldaketak" direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJPV) presidentearen aukeraketa "politikak eskua sartu gabe" egitearen garrantzia azpimarratu du.
Urizarrek ''Itsas Gudari Eguna'' ekitaldian parte hartu du Bermeon, eta "justiziak politikan eskua sartzea beharrezkoa ez" dela adierazi du, "batez ere epaileen esku sartzeak Euskal Herriko egoera politikoko aldaketak oztopatu ditzakeenean".
EAko idazkari nagusiaren arabera, Ruiz Piñeirori ez zaio ondo atera "elkarrizketa politikoa legez kanpo uzteko saiakera".
Urizarrek adierazi duenez, kolektibo guztiek "nork bere harri koskorra ekarri beharko du Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzeko".
Zentzu horretan, aurreko presidentearen jarrera "egokiena ez" dela izan adierazi du Urizarrek, " horregatik, beharrezkoa izango litzateke aldaketa bat izatea TSJPVko zuzendaritzan".