Politika -

Eguberriko mezua

Felipe VI.ak ardura, ulermena eta konpromisoa eskatu die alderdiei

Legegintzaldi berriak erakundeen "esfortzua, energia eta borondatea" eskatzen duela eta "politika egungo gizartearen errealitatera" egokitu behar dela azpimarratu du.

Felipe VI.a Espainiako erregea. Argazkia: Efe
Felipe VI.a Espainiako erregea.
Felipe VI.aren Gabonetako mezua, osorik

12:12

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdi politikoei eskatu die "elkarrizketa eta konpromisoa" erakusteko borondatea eta ardura izan behar dutela, guztiaren gainetik herritarren arazoak konponduko dituen interes orokorra defendatzeko.

Eguberri Eguneko mezuan, egin berri diren hauteskundeei begira, azaldu duenez, legegintzaldi berriak erakundeen "esfortzua, energia eta borondatea" eskatzen du, eta "politika egungo gizartearen errealitatera" egokitu behar da.

Eragile politiko eta sozialek "nazioaren interes orokorraren" zerbitzura egon behar dutela azpimarratu du. Hala, "konstituzioaren ispiritua" elikatuko duen ulermenera iritsiko diren esperantza agertu du.

Estatu-buruak, hortaz, "itxaropeneko mezua" zabaldu du, non elikagaiak izaten diren hausnarketa lasaia, iritzien kontraste zintzoa, eta errespetua, bai Espainiako historiaren errealitatearekiko baita "espainiar guztien arteko interes eta estimuen komunitate kutunarekiko"; alegia, "konstituzio-izpiriturik onena indarra dagoenaren ideia" elikatzen duten ezaugarriak.

Gorteak, "erabakitzeko eskumenaren jabeak"

Felipe VI.ak, testuinguru honetan, gogorarazi du nola Gorteak diren "erabakitzeko eskumenaren jabeak", igandean egindako hauteskundeen ostean eta egungo erregimen konstituzional eta parlamentu-monarkikoan. Gorteetan, hain zuzen, erabaki behar dira bizitza nazionaleko oinarrizko kontuak, alderdiek elkarren artean eztabaidatu eta hitz egin ostean.

"Hautestontziek adierazitako aniztasun politikoak, zalantzarik gabe, sentsibilitate eta ikuspegi anitzak dakartza; eta politika egiteko modu jakin bat ere badakar: alegia, elkarrizketan, adostasunean eta konpromisoan oinarritutako modu bat. Helburua da herritarren arazoentzako irtenbideak diren erabakiak hartzea", esan du.

"Orain, gure ardura Espainia eta espainiarren interes orokorra izan behar da", berretsi du Felipe VI.ak. Haren iritziz, egungo herritarrek euren garaiko historia idazten jarraituko dute, "eta denak dira garrantzitsuak: gizonak eta emakumeak, gazteak eta nagusiak, hemen jaioak edo kanpotik etorriak; denok batera bultzatu behar dugu, inor bidean ez geratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainia albisteak Alderdi politikoak Albisteak