Politika -
Elkarrizketa Twitter bidez
Brasilen Lularekin batzartuko dela baieztatu du lehendakariak
Patxi Lopez martxoaren 21etik 26ra joango da Brasilera, bidaia ofizialean, Euskadiko hainbat enpresabururekin batera.
Patxi Lopez lehendakariak baieztatu egin du gaur Lula da Silva Brasilgo presidentearekin batzartuko dela hilaren 21etik 26ra herrialde horretara egingo duen bidaia ofizialean.
Hamarka erabiltzailek Twitterren eta Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunearen bidez egindako elkarrizketa batean, Lopezek zehaztu du bidaiak kutsu "ekonomikoa" izango duela, Brasil herrialde "azeleratu berria", atzeraldian egon ez den bakarretakoa eta "beti hazten" egon baita.
Bere esanetan, Brasilek "etorkizun eta potentzialtasun handia" ditu euskal enpresentzat, eta haiek "atzerrira ireki" beharra daukate.
Gainera, Lopezek gogorarazi du euskal enpresa asko dagoela jada Brasilen.
"Haien adibidea jarraitzea interesatzen zaigu, eta euskal enpresa asko Brasilen egotea, gure industria sarearentzat etorkizun bermea izango litzatekeelako", gaineratu du.