Politika -

Espainiako Gobernuari

ANVren Udalak desegitea eskatuko dute PPk eta UPyDk Legebiltzarrean

Maneiroren esanetan, proposamen honekin "ETAren amaiera aurreratzea" nahi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANVren Udalak desegiteko eskatuko diote Espainiako Gobernuari Eusko Legebiltzarrean PPk eta UPDk hurrengo osoko bilkuran.

Ohar batean, Gorka Maneirok (UpyD) proposamen honi buruz hitz egin du. Bere esanetan, "ETAren bukaera aurreratzea" da testuaren helburua, baita "euskal hiritarrentzat askatasuna lortzea ere".

Hala ere, PPk aurkeztutako proposamena ez dutela aurrera aterako uste du Maneirok, "PSEk bere ahultasuna erakutsiko duelako, berriro ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea