Politika -

2010-2014rako helburuak

Arartekoak Haurtzaroaren Bulegoa sortu du, adingabeak artatzeko

Adin txikikoentzako zerbitzuak indartuko dituen bulegao hilabeteko epean jarriko dute martxan. Webgune berezi bat ere sortuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Lamarca Arartekoak 2010-2014 eperako helburuak aurkeztu ditu, instituzio horren jaiotzaren XXI. urteurrenean. Lana hobetzeko, giza baliabideak optimizatzeko eta herritarrekiko harremanak errazteko asmoa dute.

Herriaren Defentsariak iragarri duenez, Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Bulego bat sortuko dute. Arartekoaren Adingabeen sailak ematen zituen zerbitzuak bere gain hartuko ditu hilabeteko epean martxan jarriko den bulego horrek.

Lamarcaren arabera, ahultasun gehien jasaten dituzten arloei lehentasuna emango diete; laguntzarik gabeko haurrekin edo eskola-jazarpenekin erlazionatutako kasuetan adibidez.

Webgune berezi bat sortuko dute ere, eta 18 urte baino gutxiagoko neska-mutilek osatutako Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Kontseilu bat egingo dute haien arazoak eta proposamenak entzuteko asmoarekin.

Arartekoaren asmoa herritarrekin komunikazio sistemak hobetzea da, erantzun azkarra emateko eta kexak bideratzeko.

Azkenik, Lamarcak giza erakundeekin erlazioak indartuko dituztela aurreratu du, eta beste herrialde batzuetako Herriaren Defentsariekin komunikazioak zabalduko dituzte ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea