Politika -
Alderdien finantzaketa
Zenbat diru ordaintzen die Eusko Jaurlaritzak alderdi politikoei?
Gobernu Kontseiluak 750.000 euro zuzendu ditu alderdien segurtasun gastuak ordaintzeko 2010. urtean. 2009ko martxoaren 1ean Jaurlaritzako hauteskundeetako emaitzen arabera banatuko dute dirua.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak EAEko alderdi politikoen segurtasun eta funtzionamendu gastuak ordaintzeko bi proposamen onetsi ditu.
EAEko Aurrekontu Orokorren Legeak 750.000 euroko aurrekontu-saila erabiliko du 2010. urtean zehar alderdien segurtasuna ordaintzeko.
Dirua 2009. urteko martxoaren 1ean izandako Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzaren arabera banaduko dute, hau da: EAJk 301.844 euro eskuratuko ditu; PSE-Eek, 244.016 euro; PPk, 117.155; Aralarrek, 44.910; EB-Bk, 21.705 eta UPyDk 6.358 euro.
Alderdien funtzionamendu gastuak ordaintzeko, Jaurlaritzak 6.300.000 euro emango ditu.
EAJk 2.535.491 euro lortuko ditu; PSE-EEk, 2.049.740 euro; PPk, 984.101; Aralarrek, 377.245; EAk, 117.675; EB-Bk, 182.329 eta UPyDk 53.415 euro izango ditu.