Politika -

Eusko Jaurlaritza

Webgune bat, herritarrek ETAren kontrako borrokan parte har dezaten

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, era "seguruan eta anonimoan" eman ahalko dute informazioa, baita "terrorismoaren apologia edo biktimak iraintzea" salatzeko bada ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak azaldu duenez, bere Sailak webgune bat jarriko du abian herritarrek era "seguruan eta anonimoan" ETAri buruzko informazioa eman dezaten.

Herritarrak Ertzaintzarekin elkarlanean aritzeko tresna "segurua eta anonimoa" izango dela adierazi du Aresek.

Telefonoaz gain, nahi duenak posta elektroniko bidez helarazi ahalko dio Ertzaintzari berarekin harremanetan jartzeko modua.

Eusko Jaurlaritzak, era berean, "terrorismoaren apologia edo biktimen memoria iraintzea" ahalbidetzen duten eremuak salatzeko deia egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea