Politika -

Kantabriako Auzitegia

Behin-behineko askatasuna, Castro Urdialeseko alkatearentzat

20 egun kartzelan egon ostean aske utzi dute fidantzarik gabe. Modu honetan, Kantabriako Auzitegiak atzera bota du Santoñako epaileak igorritako kartzelatze agindua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Muguruza Castro Urdialeseko alkatea aske utzi dute gaur, otsailaren 18an Santoñako kartzelan sartu ondoren. Modu honetan, Kantabriako Auzitegiak atzera bota du Santoñako epaileak igorritako kartzelaratzeko agindua.

Gaur Kantabriako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, Epaitegi honek Muguruzaren behin-behineko askatasuna erabaki du. Fidantza ordaindu gabe aterako da Castroko alkatea. Akusazioek eskatuta (Santullango Bilkurak eta Lomako auzotarrak), orain 20 egun Muguruzaren kartzelaratzea erabaki zuten.

Kantabriako Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, Auzitegiko lehen sekzioak behin-behineko eta fidantzarik gabeko askatasuna agindu dio alkateari. Santullango Juntaren eta La Lomako auzotarren akusazio partikularrek eskatuta sartu zuten kartzelara alkatea.

Hemendik aurrera, hamabost egunean behin aurkeztu beharko da epailearen aurrean.

2009an akusazioek aurkeztutako helegitea onartu zuen alkatearen kartzela-zigorra agindu duen epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea