Politika -

Unibertsitate tituluak

Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du 76 presoren aurkako salaketa

Carmen Lamela epaileak ez du terrorismo zantzurik ikusi eta, beraz, kasua Valentziako epaitegi baten esku utzi du, faltsutze deliturik izan ote den edo ez argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du ETAko 76 presoren aurka ustez unibertsitate tituluak faltsutzeagatik Covitek jarritako salaketa, balizko terrorismo delitu bat ez delako eta, ondorioz, auzitegi horrek kasu hori ikertzeko eskumenik ez duelako.

Gauzak horrela, Lamela epaileak Valentziako 9. Instrukzio epaitegiaren esku utzi du berriro auziaren ikerketa, han jarri batzuen Covitek aipatu salaketa. Valentziako epaitegiak argitu beharko du orain aipatu presoen unibertsitate tituluak faltsutu ziren edo ez.

Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren arabera, terrorismo delitua norbaiti leporatu ahal izatekotan, espetxetik lehenago ateratzeko preso horiei ustezko dokumentu faltsuak eman zizkieten pertsonei egotzi beharko litzaieke.

Ildo horretan, Lamela epaileak dio Coviteren salaketan Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bergarako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala aipatzen dira, baina ez du titulu horiek eman zituzten lagunen izenik ematen, eta prozesu judiziala pertsona horien kontrakoa izan beharko litzatekeela gogoratzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika albisteak Presoak argazkiak ETA Gaurko azken ordukoa