Politika -
2015eko urtarrilak 7
Charlie Hebdoren aurkako atentatuan hildakoak omendu ditu Hollandek
Ostegunean beteko da urtebete 'Charlie Hebdo' astekariaren kontrako atentatuan 11 pertsona hil zituztenetik, eta aste osoan omenaldi ekitaldiak egingo dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
François Hollande Frantziako presidenteak omenaldia egin die, 2014ko urtarrilaren 7an, 'Charlie Hebdo' astekari satikoaren kontrako atentatuan hildakoei. Dena den, ez da azken omenaldia izango; izan ere, aste osoan omenaldi ekitaldiak egingo dituzte Frantzian.
10:00ak aldera, 'Charlie Hebdo' astekariaren kontrako hilketa gogoratzeko plaka bat -hildako 11 lagunen izenekin- eta lore koroa bat jarri ditu Frantziako presidenteak.
Jarraian, eta segizio batek lagunduta (tartean zeuden Manuel Valls lehen ministroa eta Anne Hidalgo Parisko alkatea), Kouachi anaiek Ahmed Merabet polizia hil zuten tokira joan da eta Merabeten senideak agurtu ditu, beste plaka bat inauguratu aurretik. Lurrean, Merabet akabatu zuten tokian, inskripzio bat irakur zitekeen: "Ahmed naiz -Frantziako banderaren koloreekin-.
Segidan, Frantziako presidentea Parisko XX. distritura joan da, "Hyper Cacher" supermerkatu judura; hain zuzen ere, Amedy Coulibaly jihadistak 2015eko urtarrilaren 9an lau pertsona hil zituen tokira. Han beste plaka bat jarri du supermerkatu juduan hil ziren biktimen oroimenez.
Ostegunean, Charlie Hebdoren kontrako atentatuaren urteurrenean, Estatuburuak urte berria opako die Sentinelle terrorismoaren kontrako operazioan nahasita dauden segurtasun indarrei.
Larunbatean, Coulibalyk 2015eko urtarrilaren 8an tiroz hil zuen udaltzaingoaren omenezko plaka bat jarriko dute Montrougen, Paris hegoaldeko hirian.
Igandean, bestalde, 2015eko urtarrileko atentatuetan hildakoen (17 guztira) eta 2015eko azaroaren 13ko atentatuetako biktimen (130 hildako eta ehunka zauritu) omenez Errepublika plazan egingo den herri ekimenean parte hartuko du Hollandek.