Politika -

Azken orduko akordioa

Mas alboratzeko akordioa lortu dute Junts pel Sik eta CUPek

Artur Mas Convergenciako buruzagiekin bilera egiten ari da Junts pel Siren eta CUPen arteko balizko akordioa jorratzeko.

Carles Puigmenont Gironako alkatea izan daiteke Generalitateko presidente berria. Argazkia: EFE
Carles Puigmenont Gironako alkatea izan daiteke Generalitateko presidente berria. Argazkia: EFE
Carles Puigmenont Gironako alkatea izan daiteke Generalitateko presidente berria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts pel Sik Carles Puigdemont Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko (AMI) presidentea proposatu ei du Generalitateko presidente izateko, CUPen eta Junts pel Siren artean hiru hilabetez luzatutako negoziazioen ondotik akordioa bilatzeko. Arratsaldeko lehen orduan, Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Generalitatearen Jauregian elkartu da Convergènciako kideekin, tartean, Carles Puigdemontekin. "Azken orduko" proposamen hori aurrera aterako balitz, Masek presidente izateari utziko lioke.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Convergenciako buruzagiekin batzartu da Junts pel Siren eta CUPen balizko akordioa jorratzeko. Horren baitan, litekeena da Masek presidente izateari uko egitea.

Negoziazioko iturrien esanetan, aipaturiko bileran izan dira Josep Rull Convergènciako idazkari nagusia, Lluís Coromine instituzioen koordinaziorako idazkariordea eta Jordi Turull Junts pel Siren talde parlamentarioko presidentea. Ordu gutxi batzuk baino ez dira falta Generalitateko presidente izendatzeko epea amaitzeko. Legez, Kataluniako Parlamentuak igandera arteko epea du inbestidura saioa egin eta 23:59ak baino lehen Generalitateko presidentea izendatzeko. Hala, gaur, larunbata, deitu beharko lukete inbestidura saioa; besteak beste, diputatuak biharko saiora deitzeko nahiko denbora izateko.Litekeena da Artur Mas jarduneko presidenteak azken orduan iragartzea haren ordezkoaren izena.

Ildo horretan, hainbat izen ei daude negoziazio mahaian, tartean, Neus Munte Generalitateko jarduneko presidente eta bozeramailea edota Carles Puigdemont Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea. CUPek Artur Masen inbestidura ez babesteko hartutako erabakiaren ondotik, bere postuari eutsiko ziola adierazi zuen elkarrizketa batean Generalitateko jarduneko presidenteak.

Bestalde, ERCko hainbat kidek "isiltasuna" eskatu dute akordioa errazteko.

Artur Masen agerraldi instituzionala, 17:45etik aurrera

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak agerraldi instituzionala egingo du 17:45etik aurrera Generalitateko Jauregian.

ERCren batzarra

ERCk zuzendaritza batzordearen bilera deitu du 18:00etarako, Artur Masen agerraldia hasi eta 15 minutura.

Convergènciaren bilera

Generalitateko Jauregiko batzarraren ondotik, Convergènciako zuzendaritza batzordearen bilera deitu dute arratsaldeko zazpietan Carles Puigdemonten hautagaitza berresteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Artur Mas argazkiak