Politika -

Kode Penala

Kode Penalaren erreforma bideratu dute Kongresuan

Ustelkeria kasuei, terroristei eta pederastei ezarriko zaizkien zigorrak gogortzeko erreforma bideratu dute Kongresuan PSOE, PP eta CiU alderdien laguntzarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kode Penala erreformatzeko EAJ, ERC-IU-ICV eta BNG alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota du Diputatuen Kongresuak PSOE, PP eta CiUren botoekin. Gaur Kongresuan hasi den erreforma horrek, ustelkeria kasuen, terroristen eta pederasten zigorrak gogortuko ditu.

Dena den, PPk eta CiUk emandako laguntza ez du proiektuaren behin betiko onarpena bermatzen; izan ere, lege organiko izatean gehiengo absolutua behar du bere onarpenerako.

Hori horrela, Federico Trillo PPko Justizia bozeramaileak biziarteko kartzela-zigorraren proposamena mahai gainean jarri du. Neurri hori atentatuetan (hildakoekin) edo sexu erasoak izan diren hilketetan erabiliko lirateke.

Proiektuaren atzera egitea eskatzen zuten alderdien ustez, ordea, zigorren gogortzea ez da beharrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea