Politika -

Aho batez adostuta

Udal Legeari lege instituzionalen izaera ematea eskatu du Eudelek

Lurralde Historikoen legea dagoen bezala uztea proposatu dute, baina Udal Lege horri lege instituzionalen izaera eman behar zaiola uste dute.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) aho batez adostu du gaur 251 gobernuren artean etorkizuneko Udal Legea.

Jokin Bildarratz Eudeleko presidenteak adierazi duenez, Lurralde Historikoen legea dagoen bezala uztea proposatu dute, baina Udal Lege horri lege instituzionalen izaera eman behar zaiola uste dute.

Beharrezko jo dute halaber, Politika Publikoen Euskal Kontseilua sortzea.

Herritarren parte-hartzea erraztuko duten baliabideak indartzeko apustua egingo dute: baita Udalen eskumenekoak diren gaiei buruzko herri kontsultak egitea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea