Politika -

04/08

Ezker abertzaleak 'espetxeak husteko garaia' dela azpimarratu du

Atzoko akordioarekin espetxeratzea saihestea zela helburua berretsi dute, eta akordioa fiskalak berak astelehenean proposatu zuela jakinarazi.

Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagia. Argazkia: EiTB
Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagia.
Lortutako akordioa antzeko egoerei amaiera emateko eredu

erredakzioa | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalean akordioa lortuta kartzela saihestea lortu duten Batasuneko, EHAK-ko eta ANVko 35 auzipetuek azpimarratu dute "espetxeak husteko garaia" dela eta hori zela akordioaren helburua. Gainera, akordioa fiskalak berak astelehenean helarazi ziela jakinarazi dute.

Ezker abertzaleko kideek Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu dutenez, "auzipetuetako inor espetxera itzuliko ez dela bermatzen duen akordioa da erdietsirakoa eta, beraz, alde horretatik pozten gaituen akordioa. Izan ere, espetxeak husteko garaia da".

Auzipetuen iritziz, "molde berri bati ateak irekitzen dizkio akordio horrek; alde guztiek ahalegina egin dute soluzioak topatzeko eta gure iritziz salbuespen legedi eta politiken aroaren amaierari ekiteko".

Horren harira, fiskalak, AVTk eta Dignidad y Justiciak "eginiko ahalegina" aitortu dute, eta "baliogarria" izatea espero dute, "gatazkaren ondorioen gaindipenari begira".

Hala, "antzeko egoerei eta salbuespenezko legediari amaiera emateko" eredu izatea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Donostiako azken albisteak Sorturen azken albisteak Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Presoak Eguneko albisteak