Politika -

Ekitaldi politikoa Donostian

Rajoyk EAEko "akordio serioa" azpimarratu du "lardaskerien" kontra

PPko presidenteak PSEk eta bere alderdiak EAEn egindako akordioa defendatu du, Zapaterok ekonomia arloan proposatu duena kritikatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak PSEk eta bere alderdiak elkar adostutako "zentzuzko paktua" azpimarratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak ekonomia arloan proposatutako "broma eta lardaskerien" aurrean. EAJk egiten ari den "irakuzketak" ere kritikatu ditu, EAEko "aldaketarentzat mehatxua" direlako.

Rajoyk EAEn egindakoa bezalako "zentzuzko akordio bat" exigitu dio Zapaterori, defizitaren eta zor publikoaren murrizketa, finantza sistemaren berregituraketa eta lan merkatuaren erreforma burutzeko.

PPko presidenteak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako ekitaldi politiko batean parte hartu du, bere alderdiko kideen aurrean, Euskadin lortutako "aldaketa politikoa" ospatzeko.

Rajoyk azpimarratu duenez, PP Eusko Jaurlaritzara heldu zenetik, alderdiko afiliatzeak "hamarkada honetako igoerarik handiena jasan du".

"Akordioarekin argi dago Euskadin gauzak aldatu ahal izateko PP ezinbestekoa" dela, nabarmendu du ere.

Rajoyk adierazi duenez, akordio hori "iraunkorra" izango da eta "PPk duen akordio gaitasuna agerian jarri du, herritarren benetako lehentasunei eta beharrei arreta jartzen dien alderdia baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea