Politika -
Euskal Estatu bat
Independentistak Aberri Egunera deitu du "Estatua" aldarrikatzeko
Apirilaren 4an jarri duten ekitaldian Hendaiatik eta Irundik bi ibilaldi egingo dituzte. Sareko bozeramaleak adierazi duenez, 3.700 lagun ekimenera gehitu dira.
Erredakzioa
Independentistak sareak datorren apirilaren 4an Aberri Egun unitario bat egitera deitu du, ''Nazioa gara, Estatua behar dugu'' lelopean, eta Hendaiatik eta Irundik bi ibilaldi antolatuko dituzte, Ficoban ekitaldi batekin amaituz.
Alex Marañon sareko bozeramaleak Bilbon prentsaurreko batean adierazi duenez, 3.700 lagun gehitu dira ekimenera iragan otsailaren 27an aurkeztu zutenetik. Haien helburua 5.000 lagunera heltzea da.
Ekimenaren bultzatzaileek "zenbait sektoretan" ekimena "eszeptizismoz" ikusi dutela adierazi dute, baina "denborarekin gehitu egingo" direla uste dute.
Proposamena herri eta hirietatik zabaltzeko asmoarekin Independentistak "abertzale diren guztiei" datorren martxoaren 23an haien hirietako udaletxearen aurrean biltzera deitu ditu, kartelak itsasteko.