Politika -

Bilbon

Eusko Jaurlaritzak "Euskal Herria hautsi nahi" duela salatu dute

Milaka lagun bildu dira Bizkaiko hiriburuan "euskal hezkuntza sistema nazional baten alde". Manifestariek "hezkuntza eredu berriaren inposaketa" kritikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagun bildu dira Bilbon egindako manifestazio batean ''Inposaketarik ez. Euskal Herria bere hezkuntza'' lelopean, "euskal hezkuntza sistema nazional baten alde" eta Patxi Lopezen Gobernuak "euskara desagertarazi eta Euskal Herria hautsi nahi" duela salatuz.

Arriagatik hasi den manifestazioaren amaieran, Euskal Herriak Bere Eskolako zenbait ordezkarik Eusko Jaurlaritzak ezarritako "hezkuntza eredu berriaren inposaketa" kritikatu dute, haien ustez, D ereduaren desagerpena ekarriko duelako.

Manifestariek egin duten ibilbidean zehar, Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak aurkeztu duen hezkuntza eredu hirueleduna ukatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea