Politika -

Katalunia

Sanchezek erreforma federala egitea eskaini dio Puigdemonti

Erakundeen arteko komunikazio kanalak berreskuratzea adostu dute bi buruzagiek.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EiTB
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EiTB
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak telefonoz deitu dio Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteari, eta Konstituzioaren erreforma federala egitea eskaini dio, kataluniar gatazka konpontzeko.

Alderdi Sozialistaren arabera, solasaldiak 20 minutu iraun du, eta adeitsua izan da.

Horretan, adostu egin dute erakundeen arteko komunikazio kanalak berreskuratzea.

Halaber, Sanchezek esan dio sozialisten lehentasuna dela langabeziaren aurka eta desberdintasunen eta erakundeen birsorkuntzaren alde lan egitea.

Buruzagi sozialistak eta Puigdemontek harremanetan jarraitzea ere hitzartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Pedro Sánchez albisteak Pere Aragonès