Politika -
Bizkaia
Iñigo Errejonek hitzaldia eskainiko du igande honetan Bilbon
Podemoseko diputatuak 'Neguko Unibertsitatean' parte hartuko du, eta hitzaldia eskainiko du Nagua Alba Gipuzkoako diputatuarekin batera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Errejon Podemoseko diputatua Bilbon izango da igande honetan alderdi horrek sustatutako 'Neguko Unibertsitatea' ekimenean parte hartzeko.
Podemosek sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, ekitaldia asteburu osoan zehar egingo dute Bizkaiko hiriburuan. 'Podemos 2015: etorkizunerako erronkak' izenburuko hitzaldian parte hartuko du Errejonek, 18:00etatik aurrera, Nagua Alba Gipuzkoako diputatuarekin batera.
Aurretik, Eduardo Maura Bizkaiko diputatuak eta Lander Martinez Ahal Duguko Bilboko idazkari nagusiak beste hitzaldi bat eskainiko dute: 'Herritarrei euskal taula itzuli'.