Politika -

Britainia Handia

Gazte bat atxilotu dute Londresen kale indarkeria leporatuta

Susmagarria hiriburu britainiarrean zegoen ihesik, eta bertan Espainiara bidaltzeko izapideak egingo dituzte. 2002. urtean baldintzapeko kartzela zigorra ezarri zioten, Gipuzkoan atxilotu ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia metropolitarrak 29 urteko euskal gazte bat atxilotu du Londresen kale indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatuta.

Atxilotzeko nazioarteko agindua zegoen ezarrita Garikoitz Ibarluzea Muruarengan eta hiriburu britainiarrean zegoen ihesik 2006. urtetik. Astelehenean Westminsterreko Magistratuen Gortera eramango dute eta Espainiara itzultzeko izapideei ekingo diote.

Ibarluzeari baldintzapeko kartzela zigorra ezarri zioten 2002. urtean, beste zazpi gazterekin batera, Guardia Zibilak kale indarkeriaren kontrako operazio batean Gipuzkoan atxilotu ostean.

2006. urtean ihes egin zuen eta ez zen Auzitegi Nazionaleko epaiketan aurkeztu.

Angel Acebes garai hartako Barneko ministroak orduan adierazi zuenez, ez zuten baztertu atxilotuek aktibo zeuden komandoekin edo ETAko buruzagiekin kontaktuak izatea.

Nazioarteko elkarlana ETAren kontra

Britainia Handiko agintariek, beste batzuetan ere, ETAren kontrako borrokanlaguntza eman diote Espainiako Gobernuari. 2007. urteko apirilean, hiru ustezko ETAko kide Sheffielden atxilotu zituzten, Ingalaterraren iparraldean. Espainiako agintarien arabera, guztiek erreserba komando bat osatzen zuten, ETAko agintarien aginduen zain, Espainiara itzuli eta atentatuak egiteko.

2010. urtean zehar, dagoeneko, 30 ustezko ETAko kide atxilotu dituzte Poliziak, Guardia Zibilak, Mossoak, Ertzaintzak eta Frantziako eta Portugaleko Poliziek burututako operazioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea