Politika -

Salaketa

EH Bilduk babestu egin du Gure Esku Dagori Gipuzkoan emandako laguntza

Aldi berean, salatu egin ditu Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok 'euskal erakundeen autonomiaren aurka egindako eraso etengabeak'.

Gure Esku Dago. Artxiboko argazkia: EFE
Gure Esku Dago. Artxiboko argazkia: EFE
Gure Esku Dago. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bildu alderdiak defendatu egin du aurreko legegintzaldiko Gipuzkoako Foru Gobernuak Gure Esku Dago plataforma herritarrari eman zion diru-laguntza. Aipatu laguntza legezkoa dela adierazi du, eta "Gipuzkoako Batzar Nagusien erabaki demokratiko baten ostean zilegitasun osoz emandakoa". Aldi berean, salatu egin ditu Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok "euskal erakundeen autonomiaren aurka egindako eraso etengabeak".

Alderdi soberanistak erabakitzeko eskubidearen alde dagoen Gure Esku Dago ekimenak Foru Aldunditik orain dela bi urte jaso zuen 100.000 euroko diru-laguntza itzuli behar izatea izan du hizpide ohar baten bidez. Carlos Urquijo Gobernu ordezkariak jarritako salaketa baten ondorioz bueltatu beharko du dirua.

Ildo horretatik, deitoratu egin du "euskara, euskal subiranotasuna, nazio eraikuntza eta, oro har, gure herriarekin zerikusia duen oro Carlos Urquijoren jomugan" egon dela beti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Gure Esku bideoak EH Bildu Albisteak