Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar: "Dirurik gabe daudela esatea axolagabekeria da"

EAJko BBBko presidenteak dirua dagoela ziurtatu du, horrela ez bada, "zerbait larria gertatu baita". Jaurlaritzak 600 milioi euro horiek eskatu izan baditu, bera da "erantzulea", Ortuzarren ustez.

Andoni Ortuzar Radio Euskadin. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar Radio Euskadin.
Andoni Ortuzar Radio Euskadin. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak adierazi duenez, "axolagabekeri larria da Eusko Jaurlaritza dirurik gabe dagoela esatea" eta Lopezen Exekutiboari altxortegian zenbat diru dagoen azaltzea eskatuko dio, ezer ez badago, "gauza larriren bat gertatu baita". Radio Euskadi egindako elkarrizketa batean, Jaurlaritzak 600 milioi euroko kreditua eskatu behar izan badu, "erantzulea" bera dela adierazi du Ortuzarrek. "Herritarren artean zentzugabeko alarma sortu dute altxortegian euro bat ere ez dagoela esanez", esan du Ortuzarrek.

Agintari jeltzaleak dirua dagoela ziurtatu du, "iragan urteko azken lau hilabeteetako altxortegiko batez-besteko saldoa 2.209 milioi eurokoa baitzen eta datu hori Agirre jaunaren departamentu berak iragarri du".

EAJk "hori horrela den argitzen" saiatuko da, Eusko Jaurlaritzari iragan martxoaren 12an "kutxan zenbat zegoen galdetuz". Egun horretan, Carlos Agirre saiburuak altxortegian dirurik ez zegoela adierazi zuen Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea