Politika -

XI. Legegintzaldia

ERCk talde parlamentarioa izango du Kongresuan

Ganberako Mahaiak eman dio oniritzia. Joan den astean, ERCk berak EH Bildu eta IU alderdiekin osatu nahi zuen taldeari betoa ezarri zion.

Joan Tarda izango da taldeko bozeramailea. EiTB
Joan Tarda izango da taldeko bozeramailea. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuaren Mahaiak hala erabakita, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) alderdiak talde parlamentarioa osatuko du XI. legegintzaldi honetan.

Ebazpena polemika baten ondotik hartu ganberako organoak. Izan ere, joan den astean ERCk berak, Izquierda Unida-Unidad Popular eta EH Bildu alderdiek osatu asmo zuten taldeari betoa jarri zioten PPk eta Ciudadanosek, azken biek "lege-iruzurra" egin nahi zutela argudiatuta.

PPk eta Ciudadanosek Mahaian dituzten ordezkariek esan zutenez, Alberto Garzonen hautagaitzak eta koalizio abertzaleak diru-laguntzak kobratzearren egin zuten eskaera, gerora Talde Mistora igarotzeko asmoa bazuten ere.

Betoa ikusita, taldea berak bakarrik osatzeko eskaera egin zuen ERCk. Alderdiak bederatzi diputatu eskuratu zituen hauteskunde orokorretan, eta beraz, Ganberako araudiak ezarritako baldintzak betetzen ditu (bost ordezkari behar dira, gutxienez, talde propioa izateko).

Esperotako erabakia zen, dena dela. Joan Tarda taldeko bozeramailea bera Bozeramaileen Batzordearen lehen bilerara joana da dagoeneko.

IU-UPk, bestalde, helegitea aurkeztu zuen joan den asteko erabaki "politikoa"ren kontra.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak EH Bildu Bizkaia Gaurko azken ordukoa