Politika -

POLIZIA OPERAZIOA

9 lagun atxilotuta Bilbon, Madrilen eta Valentzian, PKKrekin lotuta

Polizia Nazionalak zuzendutako operazioa aldi berean egin dute hiru hiriburuetan. Oraingoz, bederatzi lagun hartu dituzte preso.

Polizia Nazionalak zuzendutako operazioa aldi berean egin dute hiru hiriburuetan. Argazkia: EFE
Polizia Nazionalak zuzendutako operazioa aldi berean egin dute hiru hiriburuetan. Argazkia: EFE
Polizia Nazionalak zuzendutako operazioa aldi berean egin dute hiru hiriburuetan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) lotura dutelakoan, bederatzi lagun atxilotu dituzte, gaur goizean, Bilbon, Valentzian eta Madrilen, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.

Polizia Nazionalaren Informaziorako Zuzendaritza Nagusiak gidatuta egin dute operazioa, aldi berean, hiru hiriburuotan.

Europako Batasunak "talde terroristen zerrendan" sartu zuen PKK alderdia, 2011an.

Barne Ministerioak zehaztu duenez, operazioa zabalik dago, eta ez dira atxiloketa gehiago baztertzen. Denera, hamaika etxebizitza eta lokal miatu dituzte. "Turkian eta Sirian aritzen den PKKren aparatu militarraren eta kide berriak beregatzeko egituraren kontrako operazioa da", esan du Ministerioak.

"PKK alderdiak kolaboratzaile-sareak ditu Europako hainbat herrialdetan, batez ere, Alemanian, Holandan, Belgikan edota Espainian. 2013an sei lagun atxilotu ziren herrialde horietan, PKKren estortsio-sarearekin eta finantziazioarekin lotuta", Barne Ministerioaren arabera.

Iazko urrian, Espainiako Poliziak Senol Akyaz turkiarra atxilotu zuen Alacanten, PKK-ko kide zelakoan. Akyaz bilatzeko eta atxilotzeko agindua emanda zuen Turkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa