Politika -
Gesto por la Paz
Jendarmearen hilketa gaitzesteko elkarretaratzeak deitu dituzte
Lehendakaria Gasteizen, 20:00etan, egingo duten elkarretaratzean izango da. Bestalde, Aresek Bilboko Areatzan egingo den protestan parte hartuko du, 19:30ean.
Erredakzioa
Elkarretaratze isilak deitu ditu gaurko Gesto por la Paz kolektiboak EAEko udalerri ezberdinetan, jendarmearen hilketa gaitzesteko. Frantziako polizia ETAko ustezko kideekin izandako tiroketa batean hil zen atzo.
Pertsonen hilketa ETAk "Euskal Herriari egiten dion benetako ekarpena" dela adierazi du euskal elkarte bakezaleak komunikatu batean, eta "indarkeria behin betiko uztea eskatu dio, beste behin ere" ETAri.
Gainera, jendarmearen hilketa "irmo" gaitzetsi du eta herritarrak "matxinada baketsua" egitera deitu ditu, "ETAk eskaintzen digun heriotza eta hondamenaren aurrean".
"Hilketak, beldurra, faxismoa, zapalkuntza dena justifikatzeko ilusio faltsuak nahiko dira. Errealitatearen ispiluan begiratu behar dio bere buruari ETAk eta ikusten duena bere gain hartu", erantsi du Gestok.
Lehendakaria eta Ares
Horrela, Patxi Lopez lehendakaria Gesto por la Paz kolektiboak arratsaldean deitutako elkarretaratze isilera joango da. Protesta 20:00etan hasiko da Gasteizko Correos Plazan, Lehendakaritzak komunikatu batean jakinarazi duenez.
Bestalde, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Bilbon egingo den elkarretaratzean parte hartuko du arratsaldean. Protesta Bilboko Areatzan hasiko da, Arriaga antzokiaren aurrean.
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jendarmearen hilketa gaitzetsi eta elkarretaratzeetan parte hartzeko eskatu die herri