Politika -

ETAren hilketa Frantzian

Sarkozyk zigor zorrotzak nahi ditu jendarmea hil zutenentzat

Lehenxeago, Francois Fillon Frantziako lehen ministroak poliziaren hilketa gaitzetsi du. "Taldeko beste kideak azkar atxilotzea" nahi du Frantziako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parisetik gertu Frantziako polizia hil zuten "ETAko talde terroristako" kideak "gogor zigortzea" eskatu du gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta atsekabetuta agertu da.

ETAko ustezko kide bat harrapatu ostean, "taldeko beste kideak azkar atxilotzea, justiziaren aurrera eraman eta gogor zigortzea" nahi du Sarkozyk, Eliseok komunikatu batean azaldu duenez.

Jean-Serge Nerin jendarmearen hilketagatik "zirrara handia" azaldu du estatuburuak eta haren alargunari zein lau seme-alabei elkartasuna adierazi die.

Polizia "kriminalitatearen eta terrorismoaren kontrako borrokan bere betebeharrean" hil zela goraipatu du Sarkozyk, eta harekin zihoazen beste jendarmeak omendu ditu, izan ere, "bizitza arriskuan jarriz (…), krimen gorrotagarri horren egileetariko bat atxilotu zuten".

Seine-et-Marne

Sarkozy Seine-et-Marneko departamentura joango da bihar, Nerinen senideekin eta poliziekin biltzeko, eta "herriaren elkartasuna helarazteko".

Eliseoren adierazpena argitaratu baino lehenxeago, Francois Fillon Frantziako lehen ministroak poliziaren hilketa gaitzetsi du, "talde terrorista batek hil baitzuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea